XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elimaz: Hik holako bitxikeriak dituk beti.

Dabid: (Kantuz)
Bai zazpi seme, bai zazpi seme
baditugu etxean
eta ni, eta ni
gaineratekoa.

(Elimaz gitarra joile, lagun).

Errege-seme baino miletan
nahiago dut izan
zurea, zurea,
zeruko Jainkoa.

Otruntzetan
jaki guziez
gaineratekoa:
hoberena
.

Egintzetan
gure indarrez
gaineratekoa:
beharrena.

Bai zazpi seme, bai zazpi seme
baditugu etxean
eta ni eta ni
gaineratekoa.

Errege seme baino miletan
nahiago dut izan
zurea, zurea,
zeruko Jainkoa.

Joab: Errak, Dabid, ez dauk halere halako bat egiten, hire anaiak aitarekin joaten ikustea eta hi beti...

Dabid: Nahiago dut, segur, nere ardiekin.

(Musu emaiten dio bildotsari).

Elimaz: Ba ote dakik bederen, norat joanak diren?.